Albisteak
Bilbao-New York-Bilbao japonieraz
2011/09/14
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria japonieraz agertuko da aurki. Tokioko Hakusui sha argitaletxeak argitaratuko du, “Ex Libris” izeneko bilduman. Bilduma horren helburua “Munduko literatura berria” japonieraz jartzea da eta besteak beste, Denis Johnson (AEB), Roberto Bolaño (Argentina), Olga Tokarczuk (Polonia), Saša Stanišić (Bosnia), Olaf Olafsson (Islandia), eta Salvador Plasencia (Mexiko-AEB) argitaratu dituzte.
Nami Kaneko itzultzaileak zuzenean euskarazko jatorrizkotik egingo du itzulpena.
Times Literary Supplement astekariak Bilbao-New York-Bilbao goraipatu du
2011/09/14
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberriari buruzko kritika on bat agertu da Londresko The Times Literary Supplement literatura astekarian. Ollie Brock kritikariak sinatu du kritika abuztuaren 12ko alean. Brocken hitzetan, “Uribek idazle askok lortu nahi duen hori lortu du arrakasta osoz: familia, kontakizun laburrak eta literatura lotzen dituen liburua idaztea, ahozko kulturan ondo errotua baina baita [...]
Gehiago irakurriElkarrizketa Suediako Göteborgposten egunkarian
2011/09/14
Suediako Göteborgsposten (GP) egunkariko gehigarri kulturalean, Uriberi Kristoffer Kerher kazetariak egindako elkarrizketa luze bat agertu da. Egunkari hori, Suediako bigarren kazetarik irakurriena da. “Euskal Herria: politikaz haratago” izenburua duen elkarrizketan Uribek bere azken nobelaz hitz egiten du eta, baita ere, Euskal kulturaren egoeraz.
Gehiago irakurriKirmen Uribek Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdian hartuko du parte
2011/06/28
Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdira gonbidatua izan da. Aurtengo edizioa uztailaren 2tik 10era luzatuko da. Uribek lau irakurraldi emango ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekin batera, hala nola, Jack Hirschman (AEB), Agneta Falk (Suezia), Raphael Urweider (Suitza), Shailja Patel (Kenia), Louis-Philippe Dalembert (Haiti), Philip Hammial (Australia) edo Jidi Majia (Txina) olerkariekin batera. Horrez gain, errezital [...]
Gehiago irakurriEuskadiko orkestrak musika jarriko dio Bilbao-New York-Bilbaori
2011/06/24
Euskadiko orkestrak Bilbao-New York-Bilbao liburuan oinarritutako kontzertuak emango ditu datorren denboraldian. Kirmen Uribe idazleak nobelako pasarte batzuk irakurriko ditu zuzenean eta orkestrak XX. Mendeko estatubatuar eta Euskal konposagileen lanak interpretatuko ditu; hala nola, Aaron Copland, Aita Donostia edo Leonard Bersteinenak. 2012ko martxoaren 6tik 9ra izango dira emanaldiak hegoaldeko lau hiriburuetan Lawrence Renes zuzendari gaztearen gidaritzapean.
Gehiago irakurriJon Kortazarrek Kirmen Uriberen literaturgintza aztertu du bere azken liburuan
2011/06/23
Jon Kortazar EHUko literatura katedradun eta kritikariak Kirmen Uribe idazle bizkaitarren lana aztertu ditu saiakera batean. Ur Apalategik zuzentzen duen Utriusque Vasconiae argitaletxeak argitaratu du lana eta bertan Bilbao-New York-Bilbao nobela, Bitartean heldu eskutik poema-liburua eta Bar Puerto,bazterreko ahotsak egitasmoa (literatura, bideoa. musika eta ahozko historia biltzen zituen multimedia) aztertu ditu. Iberoamericana-Vervuert argitaletxeak Kortazarren lanaren ingelesezko itzulpena argitaratuko [...]
Gehiago irakurriAliziaren omenezko lorategia diseinatu du Uribek Bilbon
2011/06/2
Lewis Carrollen Alizia aintzat hartuta, Kirmen Uribek lorategi bat moldatu du Bilboko udaletxearen aurreko plazan. Baratzeak lurrean zabalik geratu den liburu baten itxura du, eta liburuaren orrialdeetatik ari dira ateratzen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaiak. Liburuari eta irakurketari egin nahi die gorazarre Uriberen diseinuak. Lorategia Bilboko Nazioarteko Lorategi Leihaketaren barruan kokatzen da, nahiz eta [...]
Gehiago irakurriKirmen Uribek poemak jarri ditu Kukuxumusuren kamiseta berrietan
2011/06/1
Kirmen Uribek hiru poema berri idatzi ditu Kukuxumusuren T-Shirt/T-Short egitasmorako. Mikel Urmenetaren marrazkietan oinarrituta idatzi ditu olerkiok. Espido Freire idazleak ere parte hartu du proiektuan, hiru ipuin labur idatzita beste hiru kamisetetarako. Testuak kamiseten barrukaldean datoz eta irauli egin behar dira irakurtzeko.
Gehiago irakurriKirmen Uribek irabazi du XXIV. Elcorreo-Vocento kazetaritza saria
2011/05/22
Kirmen Uribek irabazi du XXIV. Elcorreo-Vocento kazetaritza saria pasa den urteko abenduaren 26an EL Norte de Castilla egunkarian argitaratutako “Sobre el derecho a la individualidad” (Indibidualtasun eskubideaz) lanarekin. Artikulua Bilbao-New York-Bilbao eleberriko irakurleek egileari bidalitako mezu elektronikoetan eta David Grossman idazlearen saiakera batean dago oinarrituta. Aurretik Rosa Montero, Julio Llamazares, Luis Alberto de Cuenta edo [...]
Gehiago irakurriBilbao-New York-Bilbao portugesez
2011/02/18
Bilbao-New York-Bilbao nobelak portugueses ikusiko du argia egunotan. Planeta Portugalek argitara emana, liburuaren aurkezpena Povoa de Varzimeko Nazioarteko Literatura Jaialdian egingo da hilaren 23an eta Lisboan ere egingo da aurkezpen ekitaldia hilaren 2an.
Gehiago irakurri
